Basusta Bideko obrek eragina izango dute errepidean

Intza Trula 2025ko api. 21a, 12:00

Basusta Bidea. (Google Maps)

Trenentzako aparkaleku berria eraikiko dute eremu horretan, eta lanek eragina izango dute zirkulazioan, baita aparkaleku batzuetan ere.

Euskal Trenbide Sareak (ETS) trenentzako aparkaleku berria egingo du Basusta Bidean, eta bihar hasiko da obra horiek burutzen. Hori dela eta, errepideko zirkulazioan aldaketak egongo dira Basusta Bidean, eta eremu horretan dauden zenbait aparkaleku ere ez dira erabilgarri egongo.

Aldaketa horiek urte amaierara arte egongo dira indarrean, eta horren aurrean Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie bizilagunei, "ulermenagatik". Halaber, herritarrei eskatu die aldaketak errespetatu eta seinaleztapen berriak kontuan izan ditzaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide