Aste Santuko oporren atarian, Udaberriko Kontzertua eman zuten atzo arratsaldean Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Aita Mari aretoan izan zen emanaldia, 17:30ean hasita, eta guraso eta lagun ugari bildu zen eserlekuetan, musikari gazteen piezak entzuteko asmoz.