Bi hilabetez itxita egon ostean, zabaldu dute berriro ere Hogarreko taberna, eta ohiko funtzionamendua izango du aurrerantzean. Gainera, izen berria du orain: Odieta, hain zuzen ere.
Otsailetik txita egon dira bertako taberna eta jatetxea, ordura arte hori kudeatzen zuenak kontratua etetea eskatu zuelako. Une horretan, Zumaiako Udalak lizitazio berria prestatu zuen, eta adjudikazio prozesua amaituta, berriro ere gozatu dezakete erabiltzaile guztiek zerbitzuaz.