Itsasgorak harrapatutako zenbait lagun erreskatatu dituzte harraldean

Maria Maya Manterola 2025ko mar. 30a, 18:30

Argazkia: Gonzalo Torre.

Hamar pertsona izan daitezkeela esan duten arren, ez dakite harrapatuta geratutako pertsona kopuru zehatza. Algorrin daude batzuk, Sakoneta parean besteak. Oraindik ere erreskate lanetan dabiltza.

Ertzaintzaren helikopteroa itsasgorarekin harraldean harrapatutako zenbait lagun erreskatatzen ari da uneotan. Itsasgora 17:15ean izan da, eta Sakoneta parean oinez zihoazela harrapatu ditu batzuk; Algorri inguruan besteak.

Oraindik ere erreskate lanetan ari dira, helikopteroan banaka-banaka inguruko zelai batera eramaten. Ertzaintzak eta suhiltzaileek argitu dute onik daudela guztiak. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide