Oskarbi argitu du egunak, baina eguerdi partean zumaiarrek ez dute hutsik egin Musika Bandak Oxford aretoan eman duen kontzertuan. 13:00ak jotzerako leporaino bete da aretoa, eta kontzertuaren inguruko informazioa banatu diete bertaratutakoei.
Joxe Mari Azkuek azalpen laburra eman du hasi aurretik. Robert W. Smith konpositore estatubatuar ezaguna omentzea zen asmoa, eta hark sortutako zenbait pieza jo dituzte. Soinuaren bidez, On Kixote Mantxakoaren ibilerak jarraitu ahal izan dituzte entzuleek. Izan ere zaldun ibiltaria eta bere ezkutari leial eta baldarraren bidaia irudikatzen du emanaldiko errepertorioak soinuaren bidez, eta kontatzen du nola hartuko dituzten lantza ezpata babesgabeak defendatzeko.