Santelmoetako txosnek badute egitaraua

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 22a, 11:00

Atzo arratsaldez Arranplan egindako aurkezpen ekitaldiko argazkia. (Zumaiako Txosnak)

Dozenaka herritar bertaratu ziren atzo arratsaldez Arranplara txosnaguneko egitaraua aurkezteko asmoz.

Hilabete pasatxo barru hasiko dira San Telmo jaiak Zumaian. Urdin kolorez jantziko da beste behin ere herria. Datak hurreratzen doazen heinean, jaietako egitarauko xehetasuna lotzen doaz eragile desberdinak. Atzo arratsaldez, txosnetan egingo dituzten ekintza eta ekitaldi sorta iragarri zuten. Horren berri emateko argazkia atera zuten atzo arratsaldez Arranpla inguruan, eta dozenaka lagun bertaratu ziren. 

Santelmoetako txosnetako egitaraua honakoa da:

Apirilak 25, ostirala

  • 21:00. DJ emanaldia: Arsenike, Kika1000, Maitx, Luji eta Goiko.

Apirilak 26, larunbata. Gazte Eguna

  • 14:30. Gazte bazkaria.
  • 18:00. Hamarru elektrotxaranga. 
  • 22:30. Kontzertuak: Bloñ, Chuleria, joder!, Lukiek.

Apirilak 27, igandea

  • 18:30. Muxiko dantza ikastaroa.
  • 00:30. Pintxada: DJ Jo Ta Txo.

Maiatzak 1, osteguna. Langileon Nazioarteko Eguna.

  • Langileok kalera.

Maiatzak 2, ostirala.

  • 12:00. Patata tortilla txapelketa Lierniren omenez.
  • 19:00. Txatori omenaldia labarrean.
  • 19:30. II. irrintzi txapelketa feminista.
  • 21:30. Bertsio gaua: Arctic Monkeys, Oasis, EH Sukarra, Gojira, Hemendik st(at), Itoiz, Led Zeppelin, Mihermana, Mixterio, Non Servium, Rage Against the Machine, The Baboon Show.

Maiatzak 3, larunbata. Preso, iheslari eta deportatuak etxera!

  • 14:00. Elkartasun argazkia.
  • 14:15. Herri bazkaria.
  • 22:30. Kontzertuak: Bikabi, Marte Lasarte, Malakias MX3.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide