Arrakasta izan du Bonbillobekoa kalean muntatutako Plazera ihes gelak. Iazko irailean jarri zuten martxan zerbitzu hori eta ordutik 400dik gora lagun pasa dira bertatik. Zumaiarrak gehienak, baina baita Donostia, Beasain, Tolosa, Lasarte, Zarautz, Deba, Mutriku, Ondarroa, Bilbo eta beste hainbat udalerritatik etorritakoak ere.
Izandako arrakastaz ohartuta, txanda gehiago jartzea erabaki dute haren bultzatzaileek. Hala, martxoaren amaierara bitartean honako txandak izango dira eskuragarri: ostegunetan 16:30ean eta 18:00etan; ostiraletan 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean; eta larunbatetan 10:30ean, 12:00etan eta 13:30ean.
Partehartzaileak plazeraren inguruan hausnartzera gonbidatzen dituen jarduera pedagogiko eta ludikoa da honako ekimena.