Futbol zelaia eta teniseko pistak itxi dituzte, haizeteagatik

Ian Ruiz Lizaso 2025ko urt. 26a, 13:29

Aita Mari futbol zelaia. (Zumaiako Udala)

Abisu laranjak herriko hainbat kirol azpiegitura itxiarazi ditu. 

Asteburuan haizeteak eragin duen arrisku egoera zehatza atzeman izanak itxiarazi ditu herriko futbol zelaia, padel eta tenis pistak. Zumaiako Udalak herritarren segurtasuna bermatzeko hartu du erabakia.

Aitor Manterola Kirol zinegotziak adierazi duenez, itxieraren erabakia "printzipioz egun osorako" luzatuko da: "Bihartik aurrera egoera aztertu eta horren arabera adostuko da berriro ireki ala ez". Bitartean, segurtasun gomendioak jarraitzea eskatu dute, abisu laranja bukatu arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide