Astindu dantza elkarteak doako tailerrak antolatzen ditu hilero. Horietan parte hartuz, estilo desberdinetako dantzak ezagutzeko aukera izaten dute parte hartzaileek. Bihar egingo dute urteko lehen tailerra, urtarrilekoa, eta fandangoa eta arin arina dantzatzen ikasteko aukera izango dute bertaratuko direnek.
Tailerra igande goizez egingo dute, 11:00etatik 13:00etara bitartean, Torreberrin. Irakaslea Aitor Aizpurua izango da. Estilo horiek dantzatzeko pauso errazak irakatsiko ditu saio horretan.
Tailer hauek doakoak eta irekiak dira, eta ez da aurrez izena eman beharrik izaten. Nahikoa izango da jarritako orduan gerturatzea. Baldintza bakarra da 14 urtetik gorakoentzako direla.