Urteroko legez, Gabon Korua kalez kale arituko da Gabon egunean garaiari lotutako abestiekin herriko txokoak girotzen. Azken urteotan bezala, Amaia Aldalurrek zuzenduko du abesbatza, eta atzo izan zuten lehen entsegu saioa Ubillos jauregian.
Ahotsen arabera egin zituzten eztarriak berotzeko lehen saioak. Gizonen txanda izan zen lehenbizi, 20:00etan, eta emakumeena ordubete beranduago, 21:00etan. Entsegu egunek aurrera egin ahala, denak batera arituko dira Gabon eguneko errepertorioa prestatzen.
Argazkiak: Felix Aizpurua.