Maren Basterretxeak 'Igaro' ikuskizuna emango du gaur Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 14a, 09:30

Objektuak eta txotxongiloak erabiltzen ditu aktore berriatuarrak ikuskizun horretan. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera doan izango da.

Larraina euskara taldeak antolatuta, Maren Basterretxea aktore berriatuarrak Igaro ikuskizuna emango du gaur arratsaldez, 19:30etik aurrera, Aita Mari aretoan. Sarrera doan izango da.

Basterretxeak objektuak eta txotxongiloak erabiltzen ditu ikuskizun honetan, eta bere hitzetan, "objektuen antzezlan bisual bat da azken batean. Era berean, hausnarketa bat da, asko kostatzen zaigu orainaldian bizitzea eta. Errito moduan sortu da, arbasoei eskaintza bat egiteko eta norbere iraganari ere, pisatzen edo min egiten duen hori atzean uzteko".

Sinopsia

Espazio hutsak ez dira beti isilak izaten. Beti gordetzen dute infrasoinuren bat, aspaldiko oihartzunen bat.

Emakume batek kutxa handi bati tiraka lapurtzen du espazio hutsa.

Zerrek du hainbesteko pisua? Noizbait zerbaiten parte izan ziren objektuek, gaur ezerezean utziak daudenek.

Bada kutxa berriro zabaldu eta amets hautsien dantza ospatzeko garaia, zamak baztertu eta arrastaka daramagun kutxak arnas eman diezagun uzteko unea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide