Kirol elkarteak ere kaltetuak izan ziren duela bi aste Valentzian (Herrialde Katalanak) izandako uholdeetan. Algemesi herriko piraguismo elkartea izan zen kaltetuenetako bat, eta babesa eman edo laguntza eskaintzeko erronka bat luzatu zien estatuko beste piraguismo elkarteei: Hamar kilometroko distantzia egitea piraguan, GPS bidez jasotzea, eta egindako lanaren argazkia Instagram bidez zabaltzea.
Proposatu eta egin. Itxas Gain elkarteko kideek erronka onartu zuten eta pasa den igandean elkartu ziren errioan arraunean distantzia hori egiteko.
Horretaz gain, Valentziako klubaren aldeko ekarpen ekonomikoa egin nahi dutenei ere zuzendu zaie Zumaiako kluba. Laguntza eman nahi duenak Laboral Kutxako ES91 3035 0037 41 0370049243 egin dezake diru sarrera 'Algemesi dohaintza' kontzeptua jarriz. Azaroaren 22ra arte egongo da diru sarrerak egiteko epea.