Landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute asteartean Santiagon

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 25a, 11:00

Santiagoko dunak babesteko ekintza ugari egin dituzte azken urteotan. (Juan Luis Romatet)

Santiago hondartzako dunetan hazi diren landareak kentzeko bilduko dira datorren asteartean. Interesdunek aurrez izena emango beharko dute.

Santiago hondartzako dunetan denboran zehar hazi, barreiatu eta pilatu diren espezio exotiko inbaditzaileak kendu, deuseztatu eta kontrolatzeko auzolan saioa deitu dute datorren astearterako, hilaren 29rako. Ekintzan parte hartu nahiko dutenek ingurumena@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute. Izena emateko azken eguna igandea, azaroaren 27a izango da.

Balio ekologikoko eremua da Santiago hondartza. Bertako duna, lurraldeko kostaldean aurkitzen den bakanetakoa, berreskuratzen joan dira denborarekin. Hura babesteko neurriak ere hartu dituzte. Hala ere, urte hauetan guztietan espezie inbaditzaileak hazten joan dira, eta bertako landare moten lekua ere hartu dute, biodibertsitate aldetik arazoa bihurtuz, are eta gehiago dunak bezalako gune sentikorretan.

Nola identifikatu

Horretarako, espezie horiek kendu eta deusezteko auzolan saioa egingo dute datorren asteartean Santiagon. 17:30ean egingo dute ekintza. Hasi aurretik, azalpen bat emango dute saioa gidatuko duten teknikariek, eta espezie inbaditzaileak detektatzeko eta identifikatzeko gidalerroak emango dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide