Emakumeon Etxearen urtemuga, Anariren melodiarekin

Aritz Mutiozabal 2024ko ira. 28a, 11:00

Zumaiako emakumeen topaguneak hirugarren urteurrena ospatu zuen atzo arratsaldean, eta abeslari azkoitiarrak kontzertua eskaini zuen bertan.

Emakumeon Etxeak ateak zabaldu zituela hiru urte bete ditu, eta harrezkero, jarduera ugari eskaintzeaz gain, Zumaiako emakumeen topagune bihurtu da. Urteurrena elkarrekin ospatzeko, ekitaldi berezia antolatu zuten atzo arratsean, Anari bakarlari azkoitiarraren kontzertuarekin.

Emanaldiaren aurretik hitzartze labur egin zuten Emakumeon Etxeko kide Mendigaña Gorostiagak eta Maitane Subijanak. Hastapenetan eskaintza gutxirekin abiatu zirela azaldu zuten, baina urteen poderioz indartzen joan dira: Gure ametsetako etxea nolakoa izango zen garbi genuen hasieratik, eta horri heldu diogu gaur honaino heltzeko".

Ikasturte berrirako dituzten asmoen berri ematearekin batera, Emakumeon Etxearen xedeetako bat elkarguneak sortzea dela azaldu zuten, "hemendik kanpo ere saretze eta ahalduntze lanetan jarraitzeko". Hitzartzea biribiltzeko honakoa adierazi zuten: "Batzarrak, ekimenak, hausnarketa foroak edo hau bezalako ospakizunak dira sareak indartzeko bidea, eta hiru urte hauetako puasotxo bakoitzak elikatu du".

Anari emanaldi intimoa eskaini zuen, bakarlari moduan, gitarra akustikoa lagun zuela. Abesti ezagunenak taularatzeaz gain, Gari eta gorodiozko narrazio liburuko pasarte batzuk ere irakurri zituen bertaratu ziren herritarren gozamenerako. Era berean, mokadutxoak dastatzeko aukera izan zuten urteurren festaz gozatu zutenek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide