Getariako I. Pala txapelketak baditu irabazleak

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 21a, 11:36

Txapelketako azken partidetan aritu diren pilotariak. (Artzape)

Atzo arratsaldez jokatu zituzten Getariako I. pala txapelketako finalak. Herriko frontoian hasi zuten jarduera, baina, euriagatik, kiroldegian amaitu zuten. 

I. Pala txapelketari amaiera ematen zioten partidak jokatu zituzten atzo arratsaldez Getarian. Herritar ugari bertaratu zen frontoira norgehiagokak ikustera eta izan zuten joko onaz gozatzeko aukera.

Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan, Edurne Irigoienek eta lesio batengatik Nerea Arregiren ordez jokatu zuen Mery Otegik 22 eta 7 emaitzarekin irabazi zieten Olaia Txuketa eta Nerea Txuekari.

Finalean, Naiara Mitxelena-Ane Lazkano eta Karmele Martinez-Haizea Lertxundi bikoteak neurtu ziren. Partida lehiatua izan zen eta suspensez betetakoa. Izan ere, 18na berdinduta zeudenean euriak hasi zuen eta kiroldegian bukatu behar izan zuten partida. Azkenean, Martinezek eta Lertxundik lortu zuten garaipena 22 eta 20 emaitzarekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide