Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak bere bazkideentzako beste bidaia bat antolatu du. Oraingo honetan Salamancara (Gaztela eta Leon, Espainia) joango dira, irailaren 22tik 27ra bitartean. La Albercan hartuko dute ostatua, eta han igaroko dituzten egunetan Ciudad Rodrigo, Peña de Francia, San Martin de Castañar, Candelario, Salamanca hiria bera, edota Batuecas parke naturala bisitatzeko aukera izango dute.
Bidaia egin ahal izateko, gutxienez 26 lagunek eman beharko dute izena. Antolatzaileek azaldu dutenez, kopuru horretara iristen ez badira bidaia bertan behera utzi beharko dute.
Bidairako izen ematea bihar bertan zabalduko dute, elkarteak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean.
Txangoaren inguruko xehetasunak Hogarreko sarreran dagoen oholean daude ikusgai.