Palestinari elkartasuna adierazi diote Getarian ere

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 11a, 15:45

Elkarretaratzean parte hartu duten herritarrak, udaletxe aurrean. (Utzitakoa)

Euskal Herriko beste hiri eta herri askotan egin bezala, Getarian ere Palestinako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute. 

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, Gazako gerra amaitu eta palestinar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dira Euskal Herriko hiri eta herri askotan. Getarian ere hala egin dute. Eguerdi partean 50 bat lagun bildu dira udaletxe aurrean, eskutan Palestinako banderak eskutan zituztela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide