Itsas txakur gris batek atseden hartu du kirol portuan

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 15a, 11:12

Bizpahiru orduz atseden hartu, eta bere kabuz egin du alde. Itsaso zakarra dagoenean heldu ohi dira halako espezieak gure kostaldeetara.

Pasiran zebiltzanen harridurarako, itsas txakur gris bat agertu da gaur goizean Zumaiako kirol portuan. Bizpahiru orduz atseden hartu du bertan, eta tarte horretan eskoilera itxi behar izan dute barandan jende asko pilatzen ari zelako. Bere kabuz alde egin du, biologoak iritsi aurretik. 

Gonzalo Torre Geoparkeko ingurumen arduradunaren arabera, ohikoa izaten da itsas txakur grisak urteko sasoi honetan inguruko kostaldeetara heltzea. Azaldu du Mantxako kanalean kolonia ugari izaten direla, eta bertatik sakabanatzen direla inguruko itsasoetara. 

Itsaso zakarra dagoenean heldu ohi dira itsas txakurrak, galduta. Torreren arabera, litekeena da otsailera bitarte halako espezie gehiago gure kostaldeetara heltzea. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide