Urbasan gertatutako hilketa matxista salatu du Zumaiako Udalak

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 10a, 14:00

19:30ean egingo da gaur Urbasako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea.

Mugimendu Feministak egindako protesta deialdiarekin bat egin du Zumaiako Udalak.

Urbasan izandako hilketa matxista salatu du Zumaiako Udalak eta hildako haurraren amari, familiakoei eta gertukoei elkartasun osoa adierazi die. Haurren aurkako indarkeria ere indarkeria matxista dela ere nabarmendu du udalak.

Haurren aurkako indarkeria ere indarkeria matxista kasua izanik, Zumaiako Udalak bat egingo du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin, eta herritar guztiei dei egiten die gaur, 19:30ean, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

"Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea", gaineratu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide