Faborito argiak izan arren, atzo ezin izan zuten beren onena eman puntista zumaiarrek. Jai Alai Leagueko finalerdiak jokatu ziren Durangoko Ezkurdin, eta aurrelaririk onenak eta ligako atzelaririk onenak 2-0 galdu dute beren agurrean.
Jokoan ez ziren erraztasunez aritu, eta Goikoetxeak aurkezpenean ohartarazi bezala, Laduche aurrelari arriskutsua da eta tentuz ibili beharra dago. Dena den, Basque izan zen partidako izarra. Abiadura handian mugitu du pilota, eta nagusi izan da jokoan bidartarra. 13-15 eta 12-15, garaipena bi setetan eskuratu dute, eta ustekabekoa eman dute lapurtarrek finalera igarota.
Datorren astelehenean leku berean izango dira Goikoetxea eta Lopez, Jai Alai Leagueko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko jardunaldian. Minvielle eta Johanen aurka arituko dira zumaiarrak.