Aizarnazabalgo jaietarako autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek

Intza Trula 2023ko irailaren 29a

Lurraldebus autobusa. (Artxibokoa)

Bihar gauean Aizarnazabalgo San Migel festetara joateko eta bertatik itzultzeko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek herritarrentzat. 

Aizarnazabalgo San Migel jaietara joateko eta itzultzeko autobusa egongo da bihar Zumaiatik. Atzo hasi zituzten festak herrian, eta bihar gauean hiru kontzertuz gozatzeko aukera egongo da herriko plazan: Sarean, Los Zopilotes Txirriaos eta J Martina.

Hori horrela, autobusa tren geltokitik irtengo da 22:00etan, eta ondoren Patxita Etxezarretako autobus geltokian egingo du geldialdia Aizarnazabalera joateko. Itzultzera, berriz, 03:30ean izango da, Arantzazu Etxetaldea eta Aizarnazabal Hirialdea Gunearen bidegurutzetik. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide