Julene Azpeitia literatur lehiaketan lanak aurkezteko azken eguna izango dute bihar herritarrek. 36. edizioa. izango du aurten udalak euskarazko literatur sorkuntza bultzatzeko eta indartzeko asmoz antolatzen duen lehiaketak.
Ipuinen gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortuak izan beharko dute. Horrez gain, ez dituzte onartuko aurrez argitaratutako lanak, eta horiek, gutxienez, sei orri izan beharko dituzte. Lanak bi eratara aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek: alde batetik, Zumaiako udaletxera posta bidez bidalita, eta, bestetik, euskara@zumaia.eus helbidera bidaliz.
Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu aurtengoan: 3.000 euroko saria lehenengo irabazlearentzat, 1.500 eurokoa bigarrenarentzat eta mila eurokoa hirugarrenarentzat. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren inguruko oinarri eta xehetasun guztiak ikus daitezke honako esteka honetan.