Ibilgailu askoren arteko istripua izan da AP8an, Oikia parean

Mireia Galarza Bastida 2023ko abuztuaren 28a

Errai bat itxita dago, eta horren ondorioz, hiru kilometroko auto ilara luzeak daude errepideko zati horretan.

Ibilgailu askoren arteko istripua izan da AP8an, Oikia parean, Irungo noranzkoan. Ertzaintzak hedabide honi emandako informazioaren arabera, ordea, ez da zauritu larririk izan bertan, eta errai bat itxita dago. Horren ondorioz, hiru kilometroko auto ilara luzeak daude errepideko zati horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide