Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du labanarekin beste bat zauritzeagatik Euskal Jai egunean

Onintza Lete Arrieta 2023ko abuztuaren 12a

Udaltzainek azaldu dutenez, 02:00 aldera taberna batean borrokan hasi ziren hainbat pertsona atzo, eta ertzainek gizon bat atxilotu zuten, emakume bat labanaz zauritzea leporatuta. Emakumea anbulantzian artatu zuten.

Euskal Jai egunak atxilotu bat utzi du herrian. Udaltzainek jakinarazi dutenez, atzo, ostirala, 02:00 aldera herriko taberna batean borrokan hasi ziren hainbat pertsona labanekin eta apurtutako botilekin, eta udaltzainek ertzainei laguntza eskatu behar izan zieten egoera kontrolatu ahal izateko.

Ertzainek korrika ihes egiten saiatu zen gizon bat atxilotu zuten, emakume bat labanarekin zauritzea leporatuta. Emakumea han bertan artatu zuten, anbulantzian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide