Lana eta aisia uztartuko dituzte ostiralean Etxape Zentro Sozialistan

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 18a, 11:17

Etxape Zentro Sozialista.

Espazioa egokitzeko lan saioa egingo dute aurrena, eta gero, musikak girotutako parrillada izango dute. Eguna amaitzeko, Trivial Gaua antolatu dute.

Etxape Zentro Sozialistak hainbat ekitaldi ditu antolatuta uztailerako, eta ostiral honetan izango da hurrengo hitzordua. 16:00etan elkartuko dira beren egoitzan, espazioa egokitzeko auzolana egiteko.

Lana egin ondoren, aisirako ekintzak prestatu dituzte: musikak girotutako parrillada aurrena, eta eguna amaitzeko, Trivial Gaua.

Hilabeteko azken hitzordua hurrengo astean izango dute, hilaren 27an, ostegunarekin. Laneko Autodefentsa Sareak antolatuta, Gipuzkoako ostalaritzako hitzarmen berriari buruzko tailerra egingo dute, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide