Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen atarian, eskualdeko herrietako alkategaien mahai-inguruak antolatu ditu Urolako Komunikazio Taldeak.
Iñaki Ostolaza EH Bilduren, Josemi Antia EAJren eta Duñike Agirrezabalaga PSE-EEren zerrendaburuak izango dira gaurko mahai inguruko protagonista, eta saioa Juan Luis Romatet kazetariak gidatuko du. Hark herriarekin lotutako hainbat gai jarriko dizkie mahai gainean alkategaiei, eta ikus-entzuleek beren galderak egiteko aukera izango dute amaieran. Goiko leihoan ikus daiteke mahai ingurua zuzenean.