Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ate irekiak izango dira bihartik hilaren 19ra bitarte

Maria Maya Manterola 2023ko mai. 10a, 11:11

Musika eta Dantza Eskolako ikasleen entzunaldia, joan den martxoan.

Ubillos jauregian instrumentu, musika, antzerki eta dantza tailerrak egiten dira, eta horiek bertatik bertara ezagutzeko, ate irekiak izango dira bihartik hasita. Maiatzean zabalduko dute izen ematea. 

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolan hainbat jarduera eskaintzen dituzte ikasturtean zehar, eta horiek bertatik bertara ezagutzeko, ate irekiak izango dira datozen egunetan. Bihar, ostegunarekin hasiko dira saioak, eta hilaren 19an amaitu. 

Hona hemen ate irekien egitaraua:

Musika instrumentuak

17:30etik 18:30era, Ubillos jauregian. 

  • Astelehena, 15. 
    Trikitixa/panderoa: Xabier Solano. 
    Gitarra/baxua: Harkaitz Bastarrika.
    Perkusioa: Agus Agirre.
  • Asteartea, 16.
    Pianoa: Arantxa Bidasoro.
    Zeharkako flauta: Naiara Ibeas.
    Oboea: Joxe Mari Azkue.
  • Asteazkena, 17.
    Klarinetea: Marixi Sesma.
    Ahotsa/biolina: Ainhoa Franco. 
  • Osteguna, 18.
    Saxofoia: Silvia Merino.
    Eskusoinua: Sofia Oria.
    Txistua: Joseba Egaña.
    Dultzaina: Garikoitz Mendizabal.
Antzerkia

Ubillos jauregian. 

  • Asteazkena, 17.
    18 urtetik aurrera, 19:30-20:15: Inaxio Tolosa.
  • Osteguna, 18.
    7-12 urte bitartean, 17:30-18:15: Inaxio Tolosa.
    12-18 urte bitartean, 19:00-19:45: Inaxio Tolosa.
  • Ostirala, 19.
    Tronpeta/tronboia/bonbardinoa: Markel Uribarren.
Dantza
  • Osteguna, 11.
    Pentsiodun/jubilatuak, Torreberrin, 16:00-16:45: Alain Maya.
  • Astelehena, 15.
    Euskal dantza, Torreberrin, 18:00-18:45: Alain Maya. 
  • Asteartea, 16. 
    Dantza garaikidea Zumaiena ikastetxeko gimnasioan, 19:-19:45: Garazi Etxaburu.
Musika tailerra
  • Osteguna, 11.
    Itsasargi, Hogarrean, 11:30-12:30: Sofia Oria eta Naiara Ibeas. 
  • Astelehena, 15.
    Ubillos jauregian, 17:00-17:45:
    Musika tailerra 4-5 urte: Sofia Oria.
    Musika tailerra 5-6 urte: Naiara Ibeas.
  • Osteguna, 18.
    Pentsiodun/jubilatuak, Torreberrin, 16:00-16:45: Sofia Oria eta Naiara Ibeas.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide