Santelmoetan autobus zerbitzu berezia egongo da Zumaiako herrigunearen eta Oikiaren artean

Onintza Lete Arrieta 2023ko apirilaren 14a

Lurraldebuseko autobus bat.

Zerbitzua larunbat honetan eta hurrengoan indartuko du Lurraldebusek. Hala, Zumaia-Aizarnazabal zerbitzuaren eguneko azken autobusa Oikian geldituko dela jakinarazi dute.

Bihar hasi eta hurrengo asteburua pasatu arte San Telmo jaiak ospatuko dira Zumaian, eta hori dela eta, Lurraldebusek zerbitzu berezia eskainiko du larunbat honetan eta hurrengoan herrigunea Oikiarekin lotzeko.

Zehazki, Zumaia-Aizarnazabal zerbitzuaren eguneko azken autobusa Oikian geldituko dela jakinarazi du Lurraldebusek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide