Bisitari andana ari da izaten Zumaia Aste Santu honetan, eta horietako asko labarretara joan ohi da Zumaia eta Deba arteko flyscharen ikuspegiak erakarrita. Horren jakitun aste honetan bertan zenbait lan egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurune horretan.
Hala, San Telmo ermitaren ingurutik Algorrira arte labarren gainetik doan bidea hesien bidez mugatu du. Horrez gain, Algorrira jaisten den bidean eskailera berri batzuk ere egin dituzte, baita zelaietatik igarotzen diren bide batzuk harritxintxorren bidez estali ere.
Lan hauekin bi helburu bete nahi direla ere adierazi dute aldundiko kideek. Batetik, ingurune horrek jasaten duen higadura saihestea, eta bestetik bertaratzen direnen segurtasuna hobetzea.