50 urte, ehunka mendi eta bizipen

Juan Luis Romatet - Gorka Eizagirre 2023ko otsailaren 7a

Zumaiako Indamendi mendi bazkunak 50 urte beteko ditu otsailaren 9an. Elkarteko zuzendaritzak urte osora zabaldu ditu urteurreneko ospakizunak, eta horien barruan kokatzen da Alondegiko Oxford aretoan zabaldu berri duten erakusketa. 

Garai guztietako argazkiak, bazkideen fitxa zaharrak edota mendiko materialak osatzen dute otsailaren 17ra arte bisitatu ahal izango den bilduma hau. Urteurrenaren, erakusketaren eta urteurreneko beste ekintzen inguruko nondik norakoak eman dituzte Lore Esnal Laskibak presidenteak eta Jose Ignacio Urbieta zuzendaritzako kideak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide