Surfaz gozatzeko aukera izan dute asteburu honetan Mundakan. Surf zirkuituko probak jokatu dituzte, baita open kategoriako bodyboard zirkuitukoak ere. Azken honetan Zumaiako bodyboardlarien parte hartze handia izan zen, maila itzelarekin. Izan ere, finala jokatu zuten lau lagunak Zumaiakoak izan dira. Irabazlea Alex Uranga izan da, bigarren Alex Odriozola sailkatu da, Xabi Urrestilla hirugarren eta Jon Lopez laugarren.