Ganbera musikako kontzertua egingo da gaur Oxforden Klarinete maratoiaren barruan

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 16a

Ostegunean egin zen Agora kontzertuan parte hartu zuten musikariak. (Udaleko Kultura Saila)

XXI. Klarinete Maratoiaren barruan, ganbera kontzertua eskainiko dute Sapere Aude Sinfoniettako lagunek. Hungariako musikariek sortutako lanak joko dituzte. 

Asteazkenean hasi zen XXI. Klarinete Maratoiak aurrera dirau. Atzo iluntzean Agora kontzertua egin zen Oxford aretoan, eta Euskal Herriko kontserbatorio eta musika eskoletako ikasleek parte hartu zuten.

Aurtengo Klarinete Maratoiko kontzertu erakargarrienetakoa entzuteko aukera izango da gaur, 20:00etatik aurrera, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Hungarian fire! izeneko emanaldia eskainiko dute Sapere Aude Sinfonietta orkestrako kideek.

Hungariako konpositoreak izango dira gaurko saioko protagonistak. Hala, ganbera musikako emanaldi honetan Ernö Dohnány, Béla Bartok eta György Ligeti konpositoreen obrek osatuko dute gaurko kontzertuko errepertorioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide