Gernikako arbolaren kimu bat landatuko dute larunbatean Zumaian

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 14a

Iñaki Olazabalen eskultura bildumaren atzealdean ezarriko dute kimu berria. (Zumaiako Udala)

Landaketaren aitzakian, ekitaldi xumea antolatu du udalak. Bertan izango dira erakundeetako ordezkariak, Beheko Plaza Abesbatzako kideak, txistulariak nahiz dantzariak. Herritarrak ere gonbidatu dituzte gerturatzera.

Bizkaiko Batzar Nagusiei eskatuta –arbolaren arduraduna den organoa–, Gernikako arbolaren kimua landatuko dute arbolaren izen bera daraman parkean larunbat honetan 12:00etan. Ekitaldi xumea egingo dute landaketaren aitzakian, eta bertan izango dira Iñaki Ostolaza alkatea, udalbatzako gainontzeko kideak, eta Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria.

Behin landaketa eginda, plaka bat jarriko dute, eta Beheko Plaza Abesbatzak Gernikako arbola abestuko du. Txistulariek eta dantzariek ere parte hartuko dute, eta herritarrak ere gonbidatu dituzte ekitaldian parte hartzera. 

1937an bonbardatu zuten Gernika, eta 50 urtera, 1987an, Gernika parkea izendatu zuen Zumaiako Udalak. Gernikako arbolaren kimu bat landatu zen gerora, baina kokapena dela-eta arbola erabat kaltetua izan da behin eta berriro, eta horregatik erabaki dute orain Turismo Bulegoaren pareko belardian ezartzea. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide