Sapere Aude Sinfoniettak XXI. edizioarekin emango dio amaiera Klarinete Maratoiari. Urteotan guztiotan klarinete jotzaile amateur zein profesionalen topagunea izan da, baina Marixi Sesma antolatzailearen eta sortzailearen arabera, "aspalditik" dator ekimenari amaiera emateko erabakia. Haren adierazpenak bildu ditu UKTk bideo honetan.
Hilaren 18ra artean, hitzordu ugari izango da klarinetearen bueltan. Hona hemen egitaraua:
Abenduak 14, bihar
19:30. Kafe musikala, Valentin Manterolaren estudioan.
Abenduak 15, etzi
19:30. Agora kontzertua hainbat musika eskola eta kontserbatorioko ikasleen eskutik, Alondegiko Oxford aretoan.
Abenduak 16, ostirala
20:00. Hungarian fire! ganbera musika kontzertu berezia, 20:00etan Alondegiko Oxford aretoan.
Abenduak 17, larunbata
16:00. Klarinete laukoteen kontzertu lehiaketa, Zumaienako areto nagusian.
Abenduak 18, igandea
12:00. Maratoiko ikasleen amaierako kontzertua, Zumaienako areto nagusian.