Martxan da urritik Foronda kultur etxean eskaini ohi den zeramika tailerreko jarduera. Maiatzera bitartean iraungo du tailer honek, eta han sortuko dituzten lan batzuk Alondegiko Oxford aretoan erakutsiko dituzte behin jarduera amaitzen den unean.
Zeramika gaiekin jarraituta, eta tailerraren hasieran Udaleko Kultura Sailetik iragarri zuten bezala, oinarrizko zeramika ikastaro bat eskainiko da urte berriarekin batera. Hasiberrientzako jarduera izango da hau, eta urtarrilaren 16tik apirilaren 4ra bitartean eskainiko da, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Interesdunek Alondegia kultur etxean eman dezakete izena, 9:30etik 14:00etara. Posta elektronikoz (kulturetxea@zumaia.eus) edo telefono bidez ere (943-86 10 56) eman ahal izango dira izenak. Epea abenduaren 30ean itxiko da. Lekuak mugatuak dira eta izena eman dutenen kopurua egongo diren lekuak bainoa handiagoa bada, zozketa egingo dute.