Zumaian dolu perinatalari buruzko kafe tertulia egingo dute astelehenean

Maria Maya Manterola 2022ko azaroaren 26a

Emakumeon* Etxean izango da saioa, astelehenean, eta dolu perinatal nahiz neonatalari buruzko emozioak partekatzeko espazioa izatea nahi dute antolatzaileek.

Haur jaioberrien edo jaio aurrekoen heriotzaren dolu prozesuan dauden pertsonei zuzenduriko kafe tertulia izango da astelehenean, azaroaren 28an, Emakumeon* Etxean. Maitane Diaz de Cerio dinamizatzailearen eskutik, dolu horri lotutako emozioak zein sentipenak partekatzeko espazio bat zabaldu nahi dute bertan. Kafe tertulia 18:00etan hasiko da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide