Imanol Lopezek munduko txapela eskuratu du Biarritzen

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urriaren 30a

Aritz Erkiagarekin osatu du bikotea puntista zumaiarrak eta Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerikaren aurka gailendu dira larunbat arratsaldeko finalean. Beraz, zilarrezko domina ere ekarriko dute Zumaiara.

Imanol Lopez Iñaki Osa Goikoetxeari gailendu zitzaion atzo Biarritzen (Lapurdi) bi zumaiar aurrez aurre izan dituen Munduko Pilota Txapelketako Zesta Puntako finalean. Atzelaria Ispasterreko Aritz Erkiagarekin aritu zen, eta nahiz eta lehen seta galdu (15-10), hurrengo bietan nagusi izan ziren (15-9 eta 10-2). Goikoetxeak Unai Lekerika gernikarra izan zuen bikote.

Iaz Mexikon jokatutako Munduko Kopan bikote berberak izan ziren aurrez aurre, orduan, ordea, Goikoetxea eta Lekerika gailendu ziren. Lopezek eta Erkiagak errebantxa hartu dute, beraz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide