"Geologia Ondarea behar bezala katalogatzea eta kontserbatzea". Hori da Geologia Zientzien Nazioarteko Elkarteak (IUGS) Itzurungo hondartzan sinatutako Zumaiako Adierazpenean hartutako konpromiso nagusia. Horretarako, hainbat helburu ere finkatu dituzte: "Munduan garrantzi zientifiko handiena duten lekuak identifikatzea eta ezagutaraztea" edota "geologia ondarea eta geodibertsitatea ardatz duten ekimenen eta nazioarteko organo guztien arteko lankidetza sustatzea".
Edonola ere, Zumaiako Adierazpena aldarrikapena ere badela esan du Stanley Finney IUGSko idazkari nagusiak: "Gure ondare geologikoa zaintzearen garrantziari buruzko deklarazioa” dela azpimarratu du. Asier Hilario Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoak, bere aldetik, azpimarratu du "ikerketaren aldeko apologia" ere egiten duela idatziak: "Oinarrizko ikerketaren alde egitearekin ere badu zerikusia. Izan ere, geologiako eta beste edozein zientziatako oinarrizko ikerketa funtsezkoa da sistemak nola funtzionatzen duen ulertzeko".
Hilario izan da, hain justu, adierazpenari ahotsa jartzeaz arduratu den ordezkarietako bat. Ane Zabaleta geologo zumaiarra izan du alboan, eta bien artean egin dute irakurketa euskaraz. Aurrez ingelesez irakurri dute nazioarteko elkarte zientifiko anitzetako ordezkariek.
Edonola ere, Zumaiako adierazpena aldarrikapena ere badela esan du Stanley Finney IUGSko idazkari nagusiak: "Gure ondare geologikoa zaintzearen garrantziari buruzko deklarazioa” dela azpimarratu du. Asier Hilario Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko Zuzendari Zientifikoak, bere aldetik, azpimarratu du "ikerketaren aldeko apologia" ere egiten duela idatziak: "Oinarrizko ikerketaren alde egitearekin ere badu zerikusia. Izan ere, geologiako eta beste edozein zientziatako oinarrizko ikerketa funtsezkoa da sistemak nola funtzionatzen duen ulertzeko".
Hilario izan da, hain justu, adierazpenari ahotsa jartzeaz arduratu den ordezkarietako bat. Ane Zabaleta geologo zumaiarra izan du alboan, eta bien artean egin dute irakurketa euskaraz. Aurrez ingelesez irakurri dute nazioarteko elkarte zientifiko anitzetako ordezkariek.
Hemen irakurri daiteke IUGSren Zumaiako Deklarazioa.
Hemen ikus dezakezue munduko geologia ondarearen lehen 100 interesguneen zerrenda osatzen duten lekuak. Eta hemen egun hauetan Aita Marin eta Oxforden aurkeztu diren hautagaitza guztien hitzaldiak (ingelesez dira denak).