321 erreskate egin dituzte uda sasoian eskualdeko hondartzetan, aldundiaren arabera

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urr. 20a, 09:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak plazaratu dituen datuen arabera, 196 erreskate egin dituzte Zarautzen, 68 Zumaian, 43 Orion eta 14 Getarian.

Atzean geratu da 2022ko uda sasoia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak lurraldeko hondartzen funtzionamenduaren balantzea egin du.

Segurtasunari dagokionean, uda "lasaia" izan dela azaldu du aldundiak, nahiz eta lurralde osoan aurreko urteko erreskateen bikoitza egin behar izan dituzten; hala ere, ez da heriotzarik izan. Urola Kostako hondartzei begira, zehazki, 196 erreskate egin dituze Zarautzen, 68 Zumaian, 43 Orion eta 14 Getarian.  Dena den, Zarauzko Udalak irailean eman zituen datuekin ez datoz bat aldundiarenak. Udal erakundearen arabera, 155 eskuhartze egin zituen itsasoan sorospenaz arduratzen den BPXport enpresak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide