Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak (UFFF), Gipuzkoako udalen finantzaketarako iturri nagusiak, 587 milioi euro banatuko ditu 2022. urtean, aurreikusitakoa baino 18,4 milioi euro gehiago. Guztira, 60 milioi euro pasatxo jasoko dituzte UFFFtik Urola Kosta eskualdeko udalek aurten, aurreikusitakoa baino ia 1,9 milioi euro gehiago. Herri-dirubideen Euskal Kontseiluak ostiralean egindako batzarrean adostu zuen diru bilketa aurreikuspenak eguneratzea, eta atzo, astelehena, elkartu zen Gipuzkoako Finantza Kontseilua hainbat udal ordezkariri eguneratze horren berri emateko.
Finantzaketarako Foru Funtsetik eskualdeko udalek jasoko dituzten ia 1,9 milioi horiek honela banatuko dituzte: Zarautzek, 572.735 euro; Azpeitiak, 372.875 euro; Azkoitiak, 288.088 euro; Zumaiak, 247.551 euro; Oriok, 149.766 euro; Zestoak, 93.738 euro; Getariak, 68.847 euro; Aiak, 50.309 euro; Aizarnazabalek, 20.591 euro; Errezilek, 16.179 euro; eta Beizamak, 6.276 euro. Zerga bilketa orokorraren igoeragatik jasoko du eskualdeko udal bakoitzak aurreikusitakoa baino kopuru handiagoa. Datorren urteko otsailean berriro elkartuko da Gipuzkoako Finantza Kontseilua, eta zergen bidez jasotako diru kopuru erreala zein den baieztatuko dute orduan.
Datorren urtean, berriz, aurreneko aldiz gaindituko du Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak 600 milioi euroko langa; izan ere, 609 milioi euroko aurreikuspena egin du funtsak datorren urterako. Ekitaldi honetan jasotzea aurreikusten dena baino %5,3 handiagoa izango da datorren urtean jasoko duten zenbatekoa. Hala, udalek baliabide gehiago izango dituzte beraien eginbeharretarako. 2023. urtera begira egindako aurrekontu aurreikuspenen arabera, Urola Kostako udalek 9.562.930 euro jasoko dituzte UFFFtik, aurtengo itxiera aurreikuspena baino 2.488.000 euro inguru gehiago: Zarautz (647.299 euro); Azpeitia (609.569 euro); Azkoitia (389.450 euro); Zumaia (344.076 euro), Orio (197.127 euro), Zestoa (106.982 euro), Getaria (87.603 euro), Aia (55.639 euro), Aizarnazabal (35.396 euro), Errezil (13.923 euro) eta Beizama (1.273 euro). Diru kopuru hori aintzat hartuta osatuko ditu udal bakoitzak 2023. urteko aurrekontuak.
2022ko Foru Funtsaren aurrelikidazioa (eurotan)
| Herria | 2021eko likidazioa | 2022ko aurrekontua | 2022ko itxiera aurreikuspena | 2022ko betetze maila | 2021-2022 arteko aldaketa (%) | Biztanleko euroak |
| Aia |
1.609.324 |
1.551.657 |
1.601.966 |
%103,24 |
%-0,46 |
779 |
| Aizarnazabal |
648.751 |
635.094 |
655.685 |
%103,24 |
%1,07 |
825 |
| Azkoitia |
9.138.555 |
8.885.392 |
9.173.480 |
%103,24 |
%0,38 |
787 |
| Azpeitia |
11.767.295 |
11.500.414 |
11.873.289 |
%103,24 |
%0,90 |
782 |
| Beizama |
209.515 |
193.580 |
199.856 |
%103,24 |
%-4,61 |
1.388 |
| Errezil |
527.369 |
498.976 |
515.155 |
%103,24 |
%-2,32 |
891 |
| Getaria |
2.204.613 |
2.123.416 |
2.192.263 |
%103,24 |
%-0,56 |
785 |
| Orio |
4.693.406 |
4.619.176 |
4.768.942 |
%103,24 |
%1,61 |
782 |
| Zarautz |
18.136.121 |
17.664.311 |
18.237.036 |
%103,24 |
%0,56 |
784 |
| Zestoa |
2.919.487 |
2.891.126 |
2.984.864 |
%103,24 |
%2,24 |
792 |
| Zumaia |
7.845.155 |
7.635.081 |
7.882.632 |
%103,24 |
%0,48 |
779 |
2023ko Udal Finantzaketarako Foru Funtsa (eurotan)
| Herria | 2023ko aurrekontua |
2022ko aurrekontua |
2022ko itxiera aurreikuspena | Aldaketa eurotan | Aldaketa (%) | Biztanleko euroak |
| Aia |
1.657.605 |
1.551.657 |
1.601.966 |
55.639 |
%3,47 |
806 |
| Aizarnazabal |
691.081 |
635.094 |
655.685 |
35.396 |
%5,40 |
869 |
| Azkoitia |
9.562.930 |
8.885.392 |
9.173.480 |
389.450 |
%4,25 |
820 |
| Azpeitia |
12.482.858 |
11.500.414 |
11.873.289 |
609.569 |
%5,13 |
822 |
| Beizama |
201.129 |
193.580 |
199.856 |
1.273 |
%0,64 |
1.397 |
| Errezil |
529.078 |
498.976 |
515.155 |
13.923 |
%2,70 |
915 |
| Getaria |
2.279.866 |
2.123.416 |
2.192.263 |
87.603 |
%4,00 |
816 |
| Orio |
4.966.069 |
4.619.176 |
4.768.942 |
197.127 |
%4,13 |
815 |
| Zarautz |
18.884.335 |
17.664.311 |
18.237.036 |
647.299 |
%3,55 |
811 |
| Zestoa |
3.091.846 |
2.891.126 |
2.984.864 |
106.982 |
%3,58 |
820 |
| Zumaia |
8.226.708 |
7.635.081 |
7.882.632 |
344.076 |
%4,36 |
813 |