Surf txapelketa herrikoien asteburua izan da

Maria Maya Manterola-Aitziber Arzallus 2022ko urriaren 4a

Getarian eta Zumaian larunbatean jokatu zituzten surf eta bodyboard lehiak, eta Orion, berriz, igandean. Giro polita sortu zen Gaztetapen, Itzurunen eta Antillan txapelketen bueltan.

Urria hastearekin bat egin dituzte surf txapelketa herrikoiak Getarian, Orion eta Zumaian. Larunbatean hasi eta amaitu zituzten Gaztetapen eta Itzurunen lehiak, eta igandean egin zuten, berriz, Antillan. Giro polita sortu zen hiru hondartzetan lehiaketaren harira.

Getarian paella jana ere bai

Getarian, esaterako, 50 partaide aritu ziren lehian hainbat kategoritan, eta ikusle dezente bertaratu zen ikuskizunaz gozatzera.

Antolatzaileek paella handi bat ere prestatu zuten surfeko egoitzaren ondoan, eta bazkalorduan bertan ziren ikusle eta parte hartzaileen artean banatu zituzten platerkadak, petril gainean eserita itsasoari begira jateko.

Sailkapena:

  • Open surf: Manex Bikuña

  • Open bodyboard: Jon Azkue

  • Master surf: Ibon Udabe

  • Longboard: Iñaki Paregabe

  • Nesken kategoria: Nahia Calderon

  • Sub Surf: Liher Arakistain

  • Sub Bodyboard: Noa Arakistain

(Argazkiak: Gaztetape Surf Elkartea eta Onintza Lete Arrieta).

Zumaian giro paregabea Itzurunen

Zumaian, guztira 35 surf eta bodyboardlari elkartu zituen larunbatean txapelketa lokalak. Egun bakarrean jokatu ziren kanporaketak eta finala, eta honakoa izan zen sailkapena:

  • Body open maila: Alex Odriozola txapeldun, Alex Uranga bigarren, Unai Granados hirugarren eta Andoni Izaga laugarren.

  • Surf open maila:  Unax Grijalba txapeldun, Alex Odriozola bigarren, Mikel Mendijur hirugarren eta Carmela Peñalba laugarren. 

  • Surf open emakumezkoak: Carmela Peñalba txapeldun. 

  • Bodyboard 13 urtez azpikoak: Unai Erretegi txapeldun, Eneko Olaizola bigarren eta Lua Eizmendi hirugarren. 

  • Bodyboard 16 urtez azpikoak: Markel Cendoya txapeldun, Manex Beristain bigarren eta Mikel Egiguren hirugarren. 

  • Longboard: Luken Korta txapeldun, Poti bigarren eta Harry Watkins hirugarren.

  • Bodymaster: Jon Iñaki Alberdi txapeldun, Ander Odriozola bigarren, Inaxio Aizpurua hirugarren, Javi Serna laugarren eta Peru bosgarren.

  • Surfmaster: Aitor Valero txapeldun, Ramon Egiguren bigarren, Popeto hirugarren eta Unax Aizpurua laugarren.

(Argazkiak: ZISKE eta Onintza Lete Arrieta).

Orion, igandean hitzordua

Metro eta erditik gorako olatu indartsuekin, 50 bat lagunek parte hartu zuten Orioko txapelketaren 27. edizioan, eta eguraldi bikaina lagun, are gehiago izan ziren lehorretik haiei begira egon ziren herritarrak igandean.

Goizean goiz hasi eta egun bakarrean jokatu zuten txapelketa, bost sailetan banatuta: Open, Neskak, Sub16, Bodyboard eta Master 50. Open mutiletan, beste behin, Einer Aranguren izan zen onena; Iñigo Fernandez gelditu zen bigarren; Liber Gesalaga hirugarren eta Lur Iglesias laugarren. Nesketan, Jone Uriarte eta Maitane Zinkunegi sailkatu ziren lehen bi postuetan. 16 urtez azpikoen txandan, Alex Etxeberria, Lur Iglesias, Iker Sarasua eta Beñat Gozategi sailkatu ziren lehen lau postuetan. Bodyboard modalitatean, Unai Zubizarreta, Mikel Atxega, Mikel Zabala eta Einer Aranguren izan ziren lehen lau postutan gelditu zirenak. Eta Masterretan, Joseba Agote eta Iñaki Zinkunegi izan ziren bi onenak. Aurtengo berrikuntza izan da Master kategoriaren sorrera.

Ohitura duen gisan, sariak banatu ostean, parte hartzaileen artean surferako materiala zozkatu zuen OST Orioko Surf Taldeak.

(Argazkiak: Jokin Iriondo eta Iñigo Gaiton)

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide