Jaiak direla eta, Aizarnazabalera gaueko autobus zerbitzua jarriko dute Zumaiatik eta Zestoatik larunbatean

Mailo Oiarzabal 2022ko irailaren 27a

Zumaiatik 22:00etan irtengo da Aizarnazabalera joateko autobusa, eta itzulerakoa 04:30ean izango da; Zestoatik, berriz, 22:30ean irtengo da, eta 04:00etan izango da itzulerakoa Aizarnazabalen.

Samielak ospatuko dituzte bihartik igandera Aizarnazabalen, eta urriaren 1erako gaueko autobus zerbitzu bereziak jarri ditu Lurraldebusek. Hain zuzen ere, larunbat gauetik igande goizaldera Aizarnazabalera festaz gozatzera joan nahi dutenek joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute Zumaiatik eta Zestoatik.

Zumaian tren geltokiko geralekutik irtengo da autobusa 22:00etan, eta Patxita Etxezarreta kalean ere geldituko da; Aizarnazabaldik Zumaiara itzultzeko garraioa, berriz, 04:30ean irtengo da. Zestoatik Aizarnazabalera joateko gaueko autobusa, berriz, 22:30ean irtengo da, eta Aizarnazabal-Zestoa ibilbidea egingo duena, 04:00etan.

Aizarnazabalen, Arantzazu Etxetaldearen eta Aizarnazabal Hirialdea gunearen arteko bidegurutzean egongo da autobusen geralekua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide