Oikiako sanbartolomeetan bizikleta klasikoak eta kroketak nagusi gaur

Gorka Eizagirre 2022ko abuztuaren 27a

Iñaki Larrañagak eraman ditu bere bizikleta klasikoak, eta mailotak eta kaskoak jantzita, buelta egin dute auzo inguruan. Erakusketa auzoaren erdian jarri du, gero. Ondoren, kroketa txapelketaren ordua iritsi da. Bederatzi lehiakide aurkeztu dira, eta epaimahaikideek Alaitz eta Begoren kroketak saritu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide