Atzo gauean amaitu zen 50. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketa finaleko hiru partidekin. Zesta-puntaz aritu ziren aurrena, eta ondoren, eskuz gaztetxo-jubenilak eta 23 urtez azpikoak. Finalisten artean baziren eskualdeko bi lagun: Unai Uranga zumaiar puntista eta Mikel Aranbarri pilotari jubenila. Aurrenekoak txapela bururatu ahal izan zuen; bigarrena, berriz, txapeldunorde gelditu zen, partida ona jokatu arren. 19-22 galdu zuten Aranbarrik eta Bernaolak Apezetxea-Peñalverren kontra.
Zesta-puntako partidan Iriondo-Mantzisidor 1 Basterra-Uranga 2 izan zen emaitza, eta 23 urtez azpikoena, berriz, Mata-Ibarloza 14 Igoa-Erle 22. Hemen irakur daiteke finaleko partiden kronika.
Partiden eta sari banaketaren ondoren, urtero bezala, omenaldien tartea iritsi zen. Aurten, Dinastia Etxabe Pilota Txapelketaren 50 urteetako ibilbidean zehar antolaketa lanetan aritutako Zumaiako Kirol Elkarteko presidenteek jaso zuten aitortza: Javier Carballok, Joxe Mari Zubimendik, Luis Mari Alberdik, Jesus Mari Unanuek, Jexux Iribarrek eta Iñaki Ostolazak.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)