Espainiako Vuelta txirrindularitza probaren bosgarren etapa eskualdetik igaro da gaur eguerdi partean. Irundik irten dira txirrindulariak, eta Bilbora bidean, Usurbildik iritsi dira Oriora aurreikusitakoa baino minutu batzuk lehenago. 13:45 aldera ziren iristekoak, baina aurreratu egin dira.
Oriotik Zarautzera, han Nafarroa kale osoa zeharkatu dute, eta kostako errepidetik Getariara joan dira; jarraian Zumaiara egin dute, eta azkenik, Zestoara (Arroa) laster egin dute txirrindulariek, eskualdetik atera aurretik.
Bosgarren etapa da gaurkoa, eta Irun eta Bilbo lotuko dituzte.