Astelehen gauean jokatu zuten Zumaiako Aitzuri pilotalekuan 50. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finalaurrekoetako bigarren jardunaldia. Orduan gelditu ziren erabakita finaleko protagonista guztiak: zesta-puntaz Iriondo-Mantzisidor Basterra-Urangaren kontra ariko dira; eskuz gazte-jubeniletan Aranberri-Bernaola Apezetxea-Peñalverren kontra; eta eskuz 23 urtez azpikoetan, berriz, Mata-Ibarloza Igoa-Erleren kontra.
Ikuskizuna bihar, osteguna, 21:00etan hasiko da, eta streamingez emango dituzte hiru partidak. Horiek baleike.eus atarian ikusi ahalko dira. Esteka horretan bertan daude, gainera, txapelketako kronika eta irudi guztiak.
Beheko irudietan, astelehen gaueko partidak. Zesta-puntan Iriondo-Mantzisidor Eduardo Agirre-Ibarluzearen aurka aritu ziren, eskuz jubeniletan Aranberri-Bernaola Sasiain-Gabirondoren kontra, eta eskuz 23 urtez azpikoetan, azkenik, Mata-Ibarloza Irribarria-Odriozolaren aurka.
Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.