Arrain txiki eta kabra eta dontzeilen txapelketa jokatu dute Zumaian asteburuan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abuztuaren 22a

Anade elkarteak antolatuta, atzo goizean jokatu zen lehiaketa, eta sariak ere atzo bertan banatu zituzten. Hamabost gaztetxo animatu ziren arrantzan egitera, eta helduek 400 piezatik gora harrapatu zituzten.

Abuztuaren 14an egitekoak ziren Anade elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketa, baina astebete atzeratu zuten, eta atzo goizean ospatu ziren arrain txikien eta kabra eta dontzeila txapelketak.

Gaztetxoetan hamabost partaide aritu ziren arrantzan, eta helduen kategorian, lau bikote. Azken horiek 400 piezatik gora harrapatu zituzten.

Argazkietan ikus daitezke sailkapen eta datu guztiak.

Argazkiak: Anade elkartea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide