Gogotik ospatu dute Kuadrilla Eguna Zumaian

Maialen Etxaniz-Onintza Lete Arrieta 2022ko abuztuaren 21a

Atzo eguerditik aurrera festa giroa izan zen nagusi herrian, eta gauera arte jarraitu zuten herriko gazteek gorputzak astinduz, Dardarafesteko kontzertuei eta beraiek antolatutako diskofestari esker. Arratsaldean, berriz, kuadrillen arteko jokoak izan ziren protagonista Odietan.

Atzo eguerdian hasi zen Zumaian pandemia ondorengo aurreneko Kuadrilla Eguna, eta bazkaltzeko tartea hartu ondoren, kuadrillen arteko jokoak eginez igaro zuten arratsalde partea Odieta frontoian eta inguruetan. Ondoren, kalejira egin zuten Jainekin txarangaren erritmora, eta iluntze eta gau partea zuzeneko musikaz gozatuz pasatu zuten.

Izan ere, Amaiako plazan Dardarafest musika jaialdia izan zen arratsaldetik aurrera: Marlik, Madeleine, Kuartz, The Wizards eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak igo ziren oholtzara.

Gauean, Abshowsekin diskofesta ere egon zen, hori Kuadrilla Eguneko egitarauaren barruan.

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide