Getaria eta Zarautz arteko errepidea zenbait unetan itxi egingo dute gaur eta bihar Zarauzko estropadak direla eta

Onintza Lete Arrieta 2022ko abuztuaren 20a

Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak jokatuko dituzte gaur arratsaldean eta bihar eguerdian Zarauzko uretan, eta "ikusleak babesteko", zenbait unetan N-634 errepidea itxi egingo dutela jakinarazi dute.

Estropada asteburua izango da oraingo hau Zarautzen, eta baita inguruko herrientzat ere, kostako errepideari eragingo diolako zenbait unetan.

Gaur goizean eta arratsaldean jokatuko dituzte ETE, KAE1, Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak, eta bihar azken bi maila horietako estropadak. Hor amaituko da, gainera, Euskotren liga.

Traineru guztiak Getarian uretaratuko dira, eta ikusle asko bi herrien arteko pasealekuan elkartuko dira traineruak lehian ikusteko. "Ikusleen segurtasuna babeste aldera", N-634 errepidea itxi egingo dute zenbait unetan, Zumaiako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.

Hauek dira aurreikusitako aldaketak:

Gaur, larunbata:

  • 14:00-17:00: txandakako zirkulazioa N-634ko PK 19,950ean, norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua).
  • 17:00-17:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
  • 17:30-19:30: txandakako zirkulazioa Narrostik norabide aldaketara.
  • 19:30-20:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
  • 20:30etatik aurrera: txandakako zirkulazioa N-634ko PK 19,950ean, norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua). Puntu horretan, semaforo bat jarriko dute gau osoan txandakako zirkulaziorako.

Bihar, igandea:

  • 00:00-10:00: txandakako zirkulazioa N-634ko PK 19,950ean, norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua).
  • 10:45-11:15: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
  • 11:15-13:30: txandakako zirkulazioa Narrostik norabide aldaketara.
  • 13:30-14:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita.
  • 14:30:17:30: txandakako zirkulazioa N-634ko PK 19,950ean norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide