Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako aurreneko finalaurrekoak gaur gauean jokatuko dituzte

Onintza Lete Arrieta 2022ko abuztuaren 18a

Partidak 21:00etan hasiko dira Aitzurin, eta De la Fuente-Apezetxea eta Igoa-Erle ariko dira nor baino nor 23 urtez azpikoetan. Hurrengo finalaurrekoak astelehenean jokatuko dituzte eta finala, berriz, gaur zortzi izango da, hilaren 25ean.

Gaur gauean jokatuko da 50. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finalaurrekoko lehenengo jardunaldia. Eskuzko 23 urtez azpiko partidan De la Fuente-Apezetxea eta Igoa-Erle ariko dira nor baino nor. Berez Eskuza zen jokatzekoa De la Fuenterekin, baina min hartuta dago, eta Apezetxeak ordezkatuko du.

Eskuzko partiden aurretik, zesta-puntaz ere jokatuko da partida bat.

Honakoa da gaur gaueko egitaraua:

  • Zesta puntaz: Gonzalo Agirre-Del Rio / Basterra-Uranga
  • Eskuz gazte-jubenilak: Amiano-Arroita / Apezetxea-Peñalver
  • Eskuz 23 urtez azpikoak: De la Fuente-Apezetxea / Igoa-Erle

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide